XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AEK-k Batzarre Nazionala ospatu zuen igandez.

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak, AEK-k ohar batez iragarri duenez, erakunde honetako bost herrialdeetako ehun eta berrogeita hamar AEK-ko zentro eta eskualde ordezkari elkartu ziren joan zen igandez Altsasun Batzorde Nazionala osatuz.

Batzarre honek gehien baten kultur kontseilaritzarekin eraman diren akordio biderako negoziaketak aztertu zituen, eta Batzarre Nazional hau kexu da Kultur Kontseilariak hitzez trataturikoaren informe idatzirik ez duelako aurkeztu joan zen astean ospatu zen bileran geratu zenez.

Negoziaketak luzetzen ari direla-ta, beste epe berri baten zain egon beharrak deskonfiantzan bat sortzen omen du beraiengan.

Negoziaketok orain arte lau hilabetetan luzatu dira.

Hori dela-ta ikasle ta irakasleen artean debate bat sortuko omen da negoziaketen martxa nola azeleratu aztertzeko, eta horretarako beharrezko liratekeen neurriak ikusteko.

Baliteke bada, berriro ere erakunde honen eraginez mobilizazioak hastea.